Literatura euskaraz
Joan Mari Irigoien, Arma, tiro, bammm!
“Hamzak, beraz, leherketa hura zuen jada buruan: izango ez zuen, bada, puntuari begira zegoela musika hura etorri bazitzaion, bamm bamm-bamm… musika hura, bai, gorputzean ere sentitzen zuena, bere gorputza zuhaitz bat balitz bezala, zainak adartzat zituena eta bere bihotz hura fruitutzat; bihotz hura, soka bakarreko lautak bezala, bamm-bamm-bamm egiten zuena, sistoleak eta diastoleak bat eginik; musika hura, segundo gutiren buruan erabateko bakera eraman zuena: BAMMM!”
Hari bi nobela bakar berean: batetik, Bereibarko familia bat (Gipuzkoa eta Bizkaia arteko alegiazko herria) bizibidez eskopeta-lantegi bat daukana; bestetik, Balad al Xams-eko (Ekialde Hurbileko balizko herrialdea) beste familia bat, gerra ahaztu baten ondorioak nozitu beharko dituena; modu paraleloan kontatzen zaizkigu batzuen nahiz besteen pozak eta nekeak, eguneroko kontu xeheak eta Historia markatzen duten gertakari handiak, XX. mendeko bigarren erdian hasi eta gaur arte. Hari biek, halabeharrez, bat egiten duten arte. Ez da ohikoa arma trafikoa gaitzat hartzea eleberri batean; irakurlearen gogo-bihotzak inarrosteko asmo osoz egin du Joan Mari Irigoienek, eta helburu horri begira erabili bere artearen tresna guztiak.
Literatura en castellano
Andrew Motion, Regreso a la isla del tesoro
Julio de 1802. En las marismas de la orilla oriental del Támesis se levanta La Hispaniola, la posada de Jim Hawkins y su hijo. El joven Jim se pasa los días vagando por el estuario envuelto en la bruma, haciendo recados para su padre y escuchando sus relatos en la bodega: historias de aventuras en alta mar, de maldiciones, asesinatos y venganzas, un tesoro enterrado… y de un hombre con una pata de palo.
Una noche, una joven misteriosa llamada Natty llega con una petición para Jim de su padre, John Silver el Largo. Envejecido y débil, pero conservando todavía una extraña fuerza, el pirata propone que Jim y Natty zarpen hacia la isla del tesoro en busca de la fortuna oculta del capitán Flint.
Deja un comentario