Biblioteca

Desde la Biblioteca-Liburutegi

Literatura euskaraz
Iñigo Aranbarri  ‘Zamaontzia’Zamaontzi bat agertu zen Abrako badian, kapitainak eta armadoreek abandonatua. Barruan hamalau marinel, etxetik oso urrun, krosko herdoilduan gatibu, SOS aldarrika, bertoko jendeak emandakotik bizi behar izan zutenak bolada batez.
Akorduan dauka Nereak, aitite Mateo eta biak arrainetara irteten zirela motor-txikian, eta gero, debekatuta egon arren, ontzi misteriotsura hurbiltzen zirela, dei egiten ziotela eskifaia lander hari. Gogoratzen […]

Desde la Biblioteca-Liburutegia

Dos obras interesantes que os recomendamos esta semana desde la Biblioteca-Liburutegia de Zuia.
Literatura euskaraz
Joxe Azurmendi ‘Historia, arraza, nazioa’
Egia unibertsal eta eztabaidagabetzat hartzen direnetako asko gezur interesatuak edo gaizki-ulertu zabalduak izaten dira maiz (biak batera, gehienetan). Halako zerbait gertatzen da nazioaren kontzeptu aleman eta frantses direlakoekin: lehena erromantikoa eta bigarrena liberala (iritzi orokortu horren arabera); bata odolean, hizkuntzan, ohituretan oinarritua, eta […]

Desde la Biblioteca-Liburutegia

Literatura euskaraz
Pello Lizarralde ‘Elur bustia’
Lizarralderen pertsonaiak begi, belarri eta usaimen dira hitz bilakatu bitartean. Eta paisaiaren barruan, izan urbanizatua edo basoa, hartzen du arnasa pertsonaia horrek, eta harekin nobelak. Ez dakigu asko eleberri honetako protagonistaren biografiaz: dakiguna da Ramiro deitzen dela eta hegoaldea duela xede. Lanak huts egin eta etxerako itzuleran da Ramiro, zain duen familiaren ondora. Ez dugu haren […]

Desde la Biblioteca-Liburutegia

Con estas dos recomendaciones os de seamos un feliz fin de año y un prospero 2021.
Literatura euskaraz
Txiliku ‘Bizitza eredugarriak’
Hogeita bost biografia idatzi ditu Txilikuk liburu berezi eta sailkaezin honetan, hogeita bost «bizitza eredugarri», alfabetoaren letra bakoitzeko bat, nahiz eta ereduzkoak zergatik diren edo egiten dituen, egileak bakarrik jakin. Bizitza horietan guztietan bada beti zerbait egiazkoa eta erreala, beharbada gehiena, baina […]

Desde la Biblioteca-Liburutegia

Está semana recomendamos desde Biblioteca de Zuia
Literatura euskaraz
Amets Arzallus; Ibrahima  Balde ‘Miñan’
Ibrahima kamioi batean zebilen aprendiz Ginean, egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea. Mediterraneoa zeharkatzen dutenak deshumanizatzea ezinbestekoa da haien heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko […]

Desde la Biblioteca-Liburutegia

Literatura euskaraz
Eider Rodríguez ‘Bihotz handiegia’
Ez du batere gogorik senar ohia zaintzera joateko, baina alabak hala eskatu dio eta gizonari bizialdi laburra geratzen zaionez, ahalegin txiki bat egin behar luke agian. Liburu honi izenburua ematen dion kontakizun luzeena eta lehendabizikoa da ‘Bihotz handiegia’, garai baten amaierari buruz diharduena, maitasunaren hondakinez.
Arroztasun sentipena dute Eider Rodriguezen sei ipuinetako pertsonaiek: nolakoa izaten ari […]

Desde la Biblioteca-Liburutegia

Literatura euskaraz
Paco Roca ‘Etxea’
Urteen urteez, oroigarri eta oroitzapenez bete du jabeak etxea, bere bizitzaren lekuko isila den etxe hori. Era berean, etxearen irudikoa da jabea. Beti elkarrekin bizi izan diren bikoteen antzera. Eta hala, han bizi dena behin betirako desagertzen denean, etxearen barrukoa gelditu egiten da, hautsak hartuta, jabea noizbait itzuliko ote den. Kontakizun honetako protagonista diren hiru neba-arrebak […]

Desde la Biblioteca-Liburutegia

Esperamos que os guste estas dos obras literarias que desde la biblioteca os facilitamos.

Literatura euskaraz Laura Mintegi ‘Ilusioaren ordaina’ Bilduma honetan agertzen diren ipuinek opera prima baten freskotasuna eta inuxentzia dute. Egileak liburu kolektiboetan beste zenbait ipuin idatzi zuen arren, hauxe da bere ipuin bilduma bakarra, geroxeago argitaratu dituen liburuak nobelak izan baitira. Liburuak agerian du ipuingintza modernoaren ezagutza. […]

Desde la Biblioteca-Liburutegi

Literatura euskaraz
Uxue Alberdi ‘Euli-giro’
Durduzagarriak, ezustekoak, misteriotsuak, apartak dira ipuin sorta honetako kontakizunak, beti lilura giroz jantziak. Baserri zaharrean bizitzen hasi den bikote gaztea, mutilaren familiarengana bisitan joandako haurduna, andre gaixoa zaintzera hirira etorritako neskame xaloa, bere bulegoan kanpotarra dirudien abokatua, poliziak zorrotz galdekatutako idazlea, esku ezkerra galdu zuen biolontxelista… dira narrazio hauek habitatzen dituzten pertsonaietako batzuk.
Uxue Alberdi estilo berezkora […]

Desde la Biblioteca-Liburutegi

Literatura euskaraz
Anjel Lertxundi ‘Zu’

2012ko uztailaren hemeretzian aldatu zen betiko liburu honetako protagonisten bizitza. Narratzailearen emazteak pankreako minbizia du. Aurrekoaren ifrentzu bihurtuko zaie handik aurrera bizitza, haren erresumako biktima apal izatera pasatuz. Orduantxe sortzen da «Zu», eta bere eguneroko bizitzak zer ikusi gutxi izango du iraganekoarekin; haren itzala da, ezinbestean barrendu da, zorigaiztoko diagnostikoa eskutan «nola klasikoengan urrezko abartxoa itzalen […]